XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txanogorritxu etxetik atera zen.

Amak emandako otarrea eskuetan hartu eta kontu-kontari bidean abiatu zen.

Txapel gorria buruan eta otarrea besoan hartuta.

Amak esana zion bide-zidorrik ez hartzeko, ezkutuko basoetan, zuhaitz artean, otsoa ezkutatzen baitzen eta hark min egiten baitzuen.

Ez, berak ez zuen bide-zidorrik hartuko.

Eta kontu-kontari amonaren etxerako lehen pausoak eman zituen, hari jatekoa eraman eta bisita egiteko asmoz.

Baina, Txanogorritxu ez zen amak uste zuen neskatila txintxoa.

Bere adineko beste ume gehienei bezala, Txanogorritxuri ere gaiztakeriak egitea gustatzen zitzaion.

Horregatik, bidegurutzera iritsi zenean, biderik motzena hartzeko tentazioa izan zuen.

Bide-zidorretik jarraitu zuen amonaren etxerako bidea.

Amak agindutakoari kasurik egin gabe.

Kontu-kontari, kapela gorria buruan eta otarrea eskuan, amonaren etxerantz abiatu zen Txanogorritxu.

Gainera, xendatik errazago ailegatuko zen uste zuen.

Baina, ipuinak dioen bezala, zuhaitz artean, baso ilun hartan, otsoa bizi zen.

Kapela gorriz jantzitako neskatxa bere begien aurrean noiz ikusiko zain.

Eta han ikusi zuen Txanogorritxu, kontu-kontari, otarrea eskuan.